Mundaka ONCEren otsailaren 9ko kupoiko protagonista izango da
Barikuan [urtarrilak 31] aurkeztu zuten ‘Pueblos de pelicula’ saileko kupoia, herriko udaletxean.

Mundaka herri erakargarria da, bisitatzeko, egoteko eta baita filmatzeko ere. Hainbestekoa hainbat film bertan grabatu direla. Hainbesterako, ‘Pueblos de pelicula’ sailaren barruan, Mundaka domekako [otsailak 9] ONCEko kupoiaren protagonista izango dela. Hau da, bost milioi eta erdi kupoik Mundaka irudia izango dute.
Barikuan [urtarrilak 31] aurkeztu zuten kupoia herriko udaletxean Sorne Rubio Mundako alkateak, Usue Vallejo ONCE Euskadiko ordezkariak eta Miguel Morado ONCE euskariko zuzendariak. Hain zuzen ere, ‘Pueblos de pelicula’ kupoi serieagaz ONCEk omenaldia egin nahi die filmatzeko plato izan diren herriei. Mundakaren kasuan, besteak beste, Alauda Ruiz de Azuak zuzendutako Cinco Lobitos filma edota Angeles Gonzalez Sinderen El comensal.
“Istorio horien eszenatokiak Mundakan daude, Bizkaiko udalerri erakargarrienetako batean, bai hirigunean, bai ingurune naturalean, itsasadarraren bokalean, Urdaibain, Izaro uhartearen parean”, adierazi dute. Rubio alkateak onartu du “harro” daudela herriaz eta besteak beste gehitu du surflari asko erakartzen dituela bere olatu famatuagatik.