Guggenheim Urdaibai Stop plataformak Iruñan antolatutako Aroztegiaren aurkako manifestaziorako autobusa antolatu du
Aroztegiaren aurkako mobilizaziongatik auzipetutako pertsonei elkartasuna adierazteko manifestazio nazionala antolatu dute Iruñan. Guggenheim Urdaibai Stop plataformak autobusa antolatu du bertara joateko.
Otsailaren 1ean (zapatua), Aroztegia gelditu!-ko lurren defentsan dabiltzanek manifestazio nazionala deitu dute Iruñan. Hori ardatz, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak argi adierazi du, beraiekin bat egiten dutela, eta bide batez, “busturialdeko herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu” ditu. Hori bultzatzeko asmoz, autobusa antolatu dutela jakinarazi dute, halaber: “Aroztegiaren aurkako mobilizazioengatik auzipetutako pertsonei elkartasuna adierazteko, eta Busturialdetik ere jendea joan gaitezen, autobusa antolatu dugu eskualdetik. 11:00etan Gernika-Lumoko geltokitik irtengo da autobusa”.
Izena emateko epea urtarrilaren 30era arte zabalik izango dutela nabarmendu dute, eta apuntatzeko 652 06 54 07 telefonora deitu behar dela gaineratu dute, bide batez. “Izena emateko kostua 12 eurokoa izango da, eta plaza mugatuak izango dira”, adierazi dute.