Berrekondoko eta Golakoko ur-errotak bisitatu zituzten Gernika-Lumoko Berbalagunek
27 Berbalagun bildu ziren Berrekondoko eta Golakoko ur-errotak hizpide izan zituzten ibilbidean, zapatuan (urtarrilak 25).
Iragan zapatuan (urtarrilak 25), 27 berbalagun batu ziren Gernika-Lumoko Berbalagunek antolatutako irteerara. Goizeko 09:00etan Foruen Plazan izan zuten hitzordua, Oka ibaira isurtzen duten bi erreketako errotak hizpide nagusi izan zituzten ibilbidearekin hasteko. Berrekondoko eta Golakoko ur-errotak bisitatu zituzten, besteak beste. Behin ibilbidearekin bukatu zuten, bueltarako batzuk autobusaz baliatu ziren heinean, beste batzuk oinez egin zuten etxera buelta ere. Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute irteerarekiko, oro har: “Ederra izan zen ibilbidea, eta, gainera, eguraldiak errespetatu egin zigun”.