Jai Alai pilotalekua, Taekwondoko ITF Promozio Txapelketaren eszenatoki
Egun osoko hitzaldia du gaur (urtarrilak 25), Taekwondoak, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan. Izan ere, ITF Promozio Txapelketa hartu du frontoiak, Espainia guztiko sei talderen presentziaz.
Goizeko 09:00etan hasi eta arratsaldeko 17:00ak bitartean iraungo du Taekwondoko ITF Promozio Txapelketak. Hala da, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekua punta-puntako Taekwondoaren testigu izaten ari dela egun osoan zehar. TAE Gernikako kideak, Euskal Herri eta Espainia mailan aritu ondoren, gaur, etxean ari dira lehiatzen. Etxeko klubaz gain, honako hauek dira lehiaketako parte hartzaileak: TDK Barakaldo, Club Gimnasio Seul de Santander, Club Konecta Academy, Club Juche Kwan Escuela Artes Marciales, Club Alianza Artes Marciales eta Club Yong Gam Escuela Artes Marciales.
Adin desberdineko lehiakideak daude pilotalekuan, eta antolakuntzatik aditzera eman dutenez, 224 lehiakide inguru ari dira parte hartzen txapelketan. 09:00etan hasita eta 10:00ak bitarte, taldekako formak lehiatu dituzte, oro har, eta ondorengo ordubetean, berriz, aurrez ezarritako borroka. 11:00etatik 13:00etara artean, banakako formen txanda izan da zestaren katedralean, ordubeteko atsedenaldia orduko; tarte hori bazkaltzeko baliatu baitute. 14:00etan ekin diote berriz lehiari, 16:30ak arte borroka kategoria lehiatzeko. Azaldu dutenez, 16:45ean, goi mailakoen, gerriko belzdunen, erakustaldia eta itxiera-gala egingo dituzte, batik bat, lehiaketari amaiera ofiziala emanez.