Beti Gazteren neurrira egindako lehia
Gernika-Lumoko Merkatu plaza Euskadiko 8X8 Goma Gaineko Sokatira Txapelketaren bigarren jardunaldiaren agertoki bihurtu da gaur [urtarrilak 18]. Hala gizonezkoen 640 kiloko kategorian, nola emakumezkoen 540 kilokoan, Beti Gazte taldea gailendu da.
Gernika-Lumok hartu du Euskadiko 8×8 Goma Gaineko Sokatira Txapelketaren bigarren jardunaldia, gaur [urtarrilak 18]. 17:00etan hasita, Ipar eta Hego Euskal Herriko sokatira talderik puntakoenak elkartu dira Merkatu plazan. Kategoria bitako tiraldiak egon dira jokoan bigarren saioan: alde batetik, emakumezkoen 540 kilokoa; bestetik, gizonezkoen 640 kilokoa. Bietan ala bietan maila handia eta lehia are handiago egon dira, baina azkenean patroi bakarra gailendu da neurketa bietan: Lesakako Beti Gazte taldea.Ā
Emakumezkoen artean, lau izan dira Gernika-Lumora bertaratu diren klubak: Ibarra gipuzkoarra, Beti Gazte lesakarrak, AbadiƱo bizkaitarrak eta, azkenik, Badaiotz gasteiztarrak. Borroka ederra eduki dute parte hartzaileek, sendo neurtu dituzte indarrak, baina arerioek ezer gutxi egin ahal izan dute Beti Gazteren boterearen aurka. Era berean, faltak giltzarri izan dira tiraldietan: klubetako zenbaitek espero baino gehiago egin dituzte, dagozkien zigorrak jasoz eta, ondorioz, garaipenetik aldenduaraziz. Azkenean, Beti Gaztek lau puntu patrikaratu ditu; jarraian sailkatu da Ibarra, hiru puntugaz; ondoren, Badaiotzek eta AbadiƱok amaitu dute, hurrenez hurren, puntu bigaz eta bakarragaz.
Aipagarria izan da emakumezkoen lehiako talde abadiƱarrak Foruko Sokatira Taldearen elastikoagaz lehiatu dutela; izan ere, klub bien artean elkarkidetza eta saretze esanguratsuak daude, eta horren erakusle gaurko keinua.
Gizonezkoen artean ere, Lesakako klubak maisutasun erakustaldi aparta eman du. Ćapurrak ezpeletarrak, Zuraide A eta B lapurtarrak, AbadiƱo bizkaitarrak eta Ibarra gipuzkoarrak azaldu dira Merkatu plazara. Gaztetasuna eta eskarmentua ederto uztartuz, lantalde sendoa plazaratu du Beti Gaztek, eta maila handiko garaipena lortu. Urrezko sei puntuko uzta poltsikoratu dute gaurkoan. Bigarren postuak eta horri dagozkien bost puntuek oso txukun lehiatu duen Zuraide A taldearen alde egin dute. Gizonezkoen podiuma Ćapurrak taldeak osatu du, lau puntu jasota. Ondoren sailkatu dira, hurrenkeraz, abadiƱarrak (hiru puntu), zuraidarren B taldea (bi puntu) eta sailkapena osatu duten ibartarrak (puntu bat).
Busturian, jarraipena.
Euskadiko Txapelketak, hurrengo asteburuan, ez du Busturialdetik alde egingo, lehiaketako hirugarren txanda ere eskualdean jokatuko baitute: datorren zapatuan [urtarrilaren 25a], Busturian elkartuko dira tiratzaileak, Altamirako tenis pistetan, kategoria berberetako bigarren eta azken kanporaketa lehiatzeko. Otsailaren 1ean, Lesakan egingo dituzte bien final handiak.
Ondoren, otsailaren 8an, gizonezkoen 600 kiloko kanporaketa lehiatuko dute, oraindik tokia zehazteke dagoen arren. Otsailaren 22an, ordea, Berangon jokatuko da azken maila horren bigarren kanporaketa eta emakumezkoen 500 kilokoa. Martxoaren 1ean, 580 kiloko kanporaketa mistoa lehiatuko dute, Nafarroan (tokia ez dago zehaztuta). Martxoaren 8an, gizonezkoen 600 kiloko finala eta emakumezkoen 500 kiloko kanporaketa jokatuko dute Pobesen. Gizonezkoen 560 kiloko eta emakumezkoen 500 kiloko finalak AbadiƱon egingo dituzte, martxoaren 15ean. Martxoaren 23an, aldiz, 580 kilo mistoko finalaren txanda izango da, Ibarran. Azkenik, martxoaren 29an, 23 urtez azpikoek lehiatuko dute, hori ere AbadiƱon.
Orain artekoaz.
Gernika-Lumokoa orduko, Lapurdin erabaki zen goma gainekoaren estreinako jardunaldia. Hain zuzen ere, urtarrilaren 11n, Ezpeletan, Ćapurrak taldearen sorterrian, hasi zuten 8x8ko Euskadiko Goma Gaineko Txapelketa. Bertan ere, gaurkoan bezalaxe, protagonista bakarra eduki zuen gizonezkoen 680 kiloko finalak: Beti Gazte. Lesakarrek tiraldi denak poltsikoratu zituzten, eta aurkarietako bat ere ez zen iritsi nafarrek bistaraturiko maila handira. GaraileekĀ bost puntu patrikaratu zituzten, bigarren sailkatu Zuraide A-k baino bakarra gehiago; etxeko klubak hirugarren postua ziurtatzeko balio izan zion hiru puntuko uzta jaso zuen; azkenik, AbadiƱo eta Zuraide B laugarren eta bosgarren postuetan sailkatu ziren, hurrenez hurren, puntu bi eta bakarra lortuta.