Mai Piu dendak irabazi du erakuslehio lehiaketa
Gernikako Merkatari Elkartuak Gabonetan zehar erakuslehio lehiaketa antolatu zuten. Mai Piu dendak lortu du lehen saria, bigarrena, berriz, Marlei dendak, eta hirugarrena Kalak-ek.
Gernika-Lumoko Gabonetako erakusleiho lehiaketak baditu irabazleak. Lehenengo postua, Mai Piu dendak eskuratu du 29 puntugaz. Bigarrena, ordea, Marlei dendarentzat izan da; 27 puntu lortu ditu. Hirugarren saria Kalak dendarentzat izan da, 24 puntu lortuz. Horreetaz aparte, beste zazpi establezimenduk atondu zituzten erakusleihoak 2024ko Gabonetan.
Sariekiko, Gernikako Merkatari Elkartuak jakinarazi dutenez, lehenak 500 euroko bonoa jaso duen heinean, bigarrenak 300 eurokoa, eta hirugarrenak 150 euroko bonoak jaso dituzte. Gainontzeko zazpiak, ostera, 50 euroko bonoak eskuratu dituzte. Bestalde, herri bozketarako tokia ere egon da lehiaketan. Bozketa horren emaitzak kontuan izanik, Kalak denda izan da irabazle.