Bizkaiko Txapelketaren finalak, asteburuan
Nabarnizko probalekuak zaldi kinttopekoen eta zaldi proba nagusiaren Bizkaiko Txapelketen finalak hartuko ditu datorren asteburuan.
Nabarniz goi mailako zaldi proben epizentro bihurtuko da berriz ere. Datorren asteburuan, Bizkaiko Txapelketen finalak hartuko ditu herriko probalekuak. Zapatuan [urtarrilak 11] nahiz domekan [urtarrilak 12] lehiatuko dituzte finalak, 18:00retan hasita, eta etxeko parte hartzailea, Nabarniz Jatetxea, bertan egongo da. Zapatuko zaldi kinttopekoen finalean, etxeko partaideaz gain, Angel Txertudi eta Ibekohondo ariko dira zein baino zein gehiago; domekako zaldi proba nagusiari dagokionez, Garcia eta Enkarterri Turf Power izango dira Nabarniz Jatetxeagaz indarrak neurtuko dituzten lehiakideak.
Nabarnizko Udaleko eta Iluntzar Jai Batzordeko antolatzaileek aurreratu dutenez, sarreren prezioa 15 eurokoa izango da. Era berean, herritar guztiei probalekura bertaratzeko deialdia luzatu die antolakuntza taldeak.