Bermeotar jaioberrien jaia ospatu dute
Bermeoko Udalak antolatuta, 2023an jaiotakoen jaia ospatu zuten atzo [abenduak 15], Bermeoko Kafe Antzokian. Jaioberriek bertso-liburu bana jaso zuten.
2023an jaiotako 96 umek bertsolariek eurentzat bereziki egindako bertsoa etxean jaso ostean, bertso-liburua jaso zuten atzo. Azaldu dutenez, liburuak jaioberri bakoitzaren izen-abizenak, jaiotze-data, bertso-papera eta argazkia biltzen ditu. Motx pailazoak girotu zuen jaia familia argazkiarekin biribildu zuten. Eta, horrez gain, bertsolariaren izena eta bertsoa abestu ahal izateko neurria ere aurkituko dituzte.
Iker Bilbao San Nicolas Euskara eta Hezkuntza Saileko arduradunak eta Nadia Nemeh Shomaly Bermeoko alkatea ere Kafe Antzokian izan ziren, eta azkenak gomendio bat luzatu zien bertaratutakoei: “Eutsi ama hizkuntzari, bakoitzak beranari eta gure kasuan, eutsi euskarari! Guretzat, oso garrantzitsua da, bakoitzak ahal duen neurrian, euskera ematea zuen seme-alabei”.