Laguna Txartela, berriz ere kultur aukera paregabeak zabaltzeko prest
Txartela eskuratzeko edota berritzeko aukera jada zabalik dagoela jakinarazi du Gernika-Lumoko Udalak; 2025 guztia egongo da zabalik.
Gernika-Lumoko Udalak ikuskizunetarako eta zinemarako sarbidea bultzatzen jarraitu nahi du, doako deskontu eta sarrerekin. Hala nola, Laguna Txartelak kulturaz jositako aukera paregabeetan murgiltzeko aukera eskaintzen du, beste behin ere. Izena emateko epea 2025 osoan zabalik egongo dela eman dute aditzera, batik bat.
Gernika-Lumoko Udalak tokiko kulturarekin duen konpromisoa indartu nahi du behin eta berriz Laguna txartelaren bidez. Ekimen horren helburua, artea, antzerkia eta zinema Gernika-Lumoko herritar guztiengana “modu erraz eta eskuragarrian” hurbiltzea da. Urteko emanaldi hau 40 euroren truke eskuratu daitekeela jakinarazi dute udaletik, halaber. Familien txartela egin nahi izatekotan, ordea, 35 eurotan eskuratu daiteke. Laguna Txartela duen orok %25eko deskontua eskuratuko du Lizeo Antzokiko eta Elai Alai Aretoko ikuskizun guztietan, udalaren hitzetan.
Lagunaren titularrek, gainera, urteko edozein ekitalditarako “doako bi sarrera eta sei zinema emanaldi” jasoko dituzte. Oro har, deskontu bera izango dute Sarea sarean sartuta dauden Euskadiko beste antzoki publikoetan ere. Izena emateko epea dagoeneko irekita dagoela gaineratu dute, eta esan bezala, “2025 osoan egongo da aktibo”; urteko edozein unetan erosteko eta berritzeko aukera emango du.
Txartela sortze edo berritzearekiko informazio gehigarria ere helarazi du udalak: “Interesatuek Kultur Etxean kudea dezakete txartela, edo on line (www.kulturagernika-lumo.eus) helbidean”. Hala eta guztiz ere, informazio gehiago jaso nahi izanez gero, 94 627 02 01 telefonoa eta posta elektronikoa (kultur-etxea@gernika-lumo.eus) ere ahalbidetu dute.