Apnabik eguneko arreta zentro berri bat zabaldu du Gernika-Lumon, udalerriko bigarrena
Gernika-Lumoko zentro berri honen helburua da autismoa duen pertsona bakoitzaren bizi proiektua hobetzen edo garatzen laguntzeko aukerak eskaintzea, baita horientzako ekarpen soziala sustatzea ere. Gehienez 12 pertsonagaz lan egingo dute, eta gaur gaurkoz, sei dira erabiltzaileak.
Apnabi Autismo Bizkaiak eguneko arreta zentro berri bat zabaldu du Gernika-Lumon. Udalerriko bigarren zentroa da, eta baliabide berri honi esker, autismoa duten Busturialdeko eta inguruko pertsonentzako aukerak areagotzea bilatu du elkarteak.
Gernika-Lumoko zentro berri honen helburua da autismoa duen pertsona bakoitzaren bizi proiektua hobetzen edo garatzen laguntzeko aukerak eskaintzea, baita horientzako ekarpen soziala sustatzea ere. Gainera, taldeak autismoa duten pertsonen eguneroko bizitzako trebetasunen garapena sustatzeko lan egiten du, “pertsonek zentroaren funtzionamenduan parte hartze aktiboa izan dezaten bultzatuz”.
Horretarako, zentroa egokitu dute erabiltzaileen beharretara: ezkatza, aldagela, tailerra, espazio komunak, bi komun –horietako bat egokitua– eta buelgoa ditu espazioak. Urriaren 29an ireki zuten, eta apurka-apurka hasiko dira lanean, gehienez 12 pertsonarekin. Gaur gaurkoz, sei dira zentroa erabiltzen dutenak. Gernika-Lumoko beste zentroa 2020an inauguratu zuten, eta 15 leku ditu.
Hala, zabaldu dute azken hau Apnabik duen mota horretako hamabigarren zentroa da. Guztiak daude Bizkaiko Foru Aldundiagaz hitzartuta eta lurralde historiko osoan banatuta.