Bertoko produktuak eta putxera lehiaketa, Eako Bertoko Azokan
Tokiko produktuak dastatzeko eta erosteko aukera egongo da, zapatuan, Eako Bertoko Azokan. Gainera, Eako bigarren Putxera lehiaketa egingo dute.
Datorren zapatuan (azaroak 30), Bertoko Azoka egingo dute eskualdeko ekoizle eta laborariek Eako Donibane plazan. Hala, 11:00etatik 14:00etara bitartean, tokiko produktuak dastatzeko eta erosteko aukera edukiko dute bertaratzen direnek, musikaz lagunduta. Gainera, Eako bigarren Putxera lehiaketa egingo dute zapatuan.
Bedarokela, bertoko indaba, ortuariak, Aberaska eztia eta ogiaren salmahaiak jarriko dituzte plazan. Izan ere, bertoko nekazaritza sustatu gura dute antoaltzaileek, ekoizleei euren produktuak ezagutzera emateko aukera ahalbidetzeaz eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko zubi lana egiteaz aparte. Eta, hartu-eman hori urte osoan bermatu nahi dutenez, azoka herritarren topagune bihurtu nahi dute, harremana geroz eta sendoagoa, sarriagoa eta bertokoagoa izateko.
Horrez gain, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak ere postua jarriko du azokan, erein eta batzeko hitzak jasotzeko. Horretarako, jolasak egingo dituzte, baita sariak banatu ere.
Gainera, aurten bigarrenez egingo dute Putxera lehiaketa. Antolatzaileek jarriko dute bertoko indaba kilo bana parte hartzaileentzat, baina lehiaketan parte hartzeko izena eman beharko dute, aurretiaz. Horretarako, Natxigaz, Ernestogaz edo Joxe Marigaz “ahalik eta arinen” harremanetan jartzeko eskatu dute.
Goizean prestatutakoak 14:00etan dastatuko dituzte epaileek arkupean, eta prestatutako horietan denetan onena zein erabakiko dute. Irabazlearentzat, gainera, zenbait opari izango dituzte: buztin lapiko ederra azokako produktuekin beteta eta garaikurra.
Lehiaketan parte hartzen ez dutenen eta indaba gosez geratzen direnentzako inddiar jana egiteko aukera egongo da Bodegoi, Batzoki eta Faikorenean, antolatzaileek aurreratu dutenez. Beraz, herritarrei zein inguruko bizilagunei bertaratzeko deia egin diete, bertokoa sustatu eta