Eneko Bilbao, Bizkaiko txapeldun Nabarnizen
Eneko Bilbaok irabazi du, Nabarnizen lehiatutako gizonezkoen Bizkaiko Giza Proba Txapelketaren finala, 12 puntu lortuta.
Nabarnizko pilotalekuak gizonezkoen Bizkaiko Giza Proba Txapelketaren final handia hartu zuen iragan domekan (azaroak 24). Lehia gogorrarren eta ikusgarriaren ondoren, Eneko Bilbaok poltsikoratu zuen garaipena, 12 puntugaz. Txanda bitan egin zuten finala. Lehenik eta behin, 12:00etan, Aitor De La Concepcion eta Jose Angel Ikaza aritu ziren zein baino zein gehiago. 18:00retan abiatu zuten arratsaldeko saioan, berriz, Bilbaok Aitor Etxanizen eta Juan Carlos Lopezen kontra neurtu behar izan zituen indarrak.
Irabazlearen ostean sailkatu ziren, hurrenez hurren, podiuma osatu zuten Etxaniz eta De La Concepcion; lehenak 9 puntu eskuratu zituen, eta bigarrenak, ostera, 5 puntu. Frontoian bertan egin zuten lehiaketako sari banaketa ekitaldia. Bilbaok antolatzaileek eta udal ordezkarien partetik jaso zituen hal garaileari dagokion txapela, nola garaikurra.