Astelarrako zubira txangoa egin dute herriko eskolako gazteek
Urte honetan eraikitako Astelarrako zubira joan dira Muxikako Eskolako gazteak, batez ere, galbidean dauden animalia eta inguruko lurrekiko kontzientziazioa indartzeko asmoz.
Muxikako Eskolako ikasleak Astelarrako zubi berria bisitatu dute gaur (azaroak 22). Izan ere, Muxika, Gorozika eta Ibarruriko Udalak oinezkoentzako zein bizikletentzako ibilbide sare bat osatzen jarraitzen du, auzoen arteko konektibitatea hobetzeko asmoz. Hori dela eta, aurreko agintaldian Kurtzero eta Elizalde batzen dituen bidea egin ostean, Astelarra eta Zabale Kurtzerogaz batzeko lanei ere ekin zioten urte hasieran. Hala, Kurtzero eta Astelarra batzeko oinezkoen bideak Oka erreka igaro behar duenez, hori zeharkatzeko zubia kokatu dute.
Inguru horretara joan dira eskolako gazteak gaur, ipurtatzaren eta bisoiaren inguruan panel informatibo bat jarri bitartean, animali horiek hain babestuta egotearen zergatia ere ulertzeko. Txangoarekin bat eginez, bi biologoren hitzaldia entzuteko aukera ere izan dute gazteek, horretan adituan direnen ahoetatik “galbidean dauden animaliei” buruz informatuz, eta era berean, umeak bizitokiaz eta inguruan gertatzen denaz kontzientziatuz: hori izan baita txangoaren helburu nagusia.
Argazkiak: Muxikako Udala