Eako hainbat bide konpontzen eta asfaltatzen ari dira
Guztira, 475 metro asfaltatzeko lanak egiten ari da udala, udalerriko bideak konpontzeko eta mantentzeko helburuagaz.
Eako Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituren sailetik jasotako dirulaguntza baliatu du udalerriko zenbait bide konpondu eta mantentzeko lanekin jarraitzeko.
Hala, Natxituan, Elexalde eta Solarte arteko bidea konpondu dute dagoeneko, baita Solarte eta Ziloaga arteko tarte bat ere. Eta Erkiagako bidea ere konponduko dutela aurreratu dute udal ordezkariek, “berandu gabe”. Ean, berriz, Landeta bidea konponduta dago, eta Alloako lanak martxan daude.
Guztira, 475 metro asfaltatzeko lanak dira horiek guztiak, Erkiagan egiteko dagoena kontutan hartu barik: 200 metro Alloan, 52,50 Landetan, 195 Solarten eta 27,5 metro Ziloagarako bidean. Lan horiek egiteko, hain zuzen ere, 60.000 eurotik gorako diru saila gorde dute.