Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Gizartea

Aurreikuspen guztiak gainditu ditu Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaiak

Auzholan Kultur Elkarteak antolatuta, zazpi herrialdetako taloak dastatu zituzten busturiarrek atzo [azaroak 11]. Esperotakoa baina jende gehiago elkartu zen Altamirako plazan, janari guztia agortuz.

Argazkia: Auzholan Kultur Elkartea
Zaloa Iturbe San Jose
Busturia
2024/11/11

Kultur Dibertsitatearen jaian bildu ziren busturiarrak atzo [azaroak 11]. Izan ere, Busturiko aniztasun kulturala handitu eta indarberritzeko asmoz, Auzholan Kultur Elkarteko kideek uda agurtu eta herritarren arteko elkar ezagutza bultzatzeko jaia antolatu zuten, gastronomia oinarri hartuta, eta herritarren erantzunagaz “oso pozik” agertu dira: “Itzela izan zen, espero genuena baino askoz askoz hobeto”.

Altamirako plaza Busturian ordezkatuta dauden komunitate ezberdinen topaleku bihurtu zen. Auzholanetik ezaguna den Munduko Arrozak ekimena izan dute erreferentzia, baina kopia egin nahi ez, eta lehengaia aldatzea erabaki zuten; arroza beharrean, ogia. Hala, bertaratu zirenek Euskal Herriko, Errumaniako, Brasilgo, Saharako, Poloniako, Argentinako eta Galiziako taloak dastatzeko aukera eduki zuten: “Jende asko batu zen plazara, eta dena agortu genuen”. Izan ere, antolatzaileek parte hartzaile bakoitzari “20 lagun ingururentzako dastaketa” prestatzeko eskatu zien, eta ehun talotik gora egin behar izan zituzten. 

Argazkia: Auzholan Kultur Elkartea

Auzholanen ekimenagaz bat egin duten zazpi herrialdeetako ordezkariak Busturian bizi diren herritarrak dira, eta antolatzaileek azaldu dutenez, ezagutzen zituztenak baino gehiago daude: “Jendea hurbildu zitzaigun parte hartzeko esan ez geniela esaten, baina ez genekien, ez genituen ezagutzen, besteak beste Kolonbiakoak edota Irlandakoak”. Aurtengoa lehenenengo aldia izan dela gogoratu nahi izan dute antolatzaileek, eta aurten egon ez direnek datorren urtean ere aukera izango dutela. 

Sareak sortuz. 
Jardunaldiak herritarrak konektatu eta “sareak sortzea” izan du helburu, eta antolatzaileek gogotik bete dutela uste dute: “Poloniako neska batek esan zigun jende gehiago ezagutu duela egun batean, herrian daramatzan hiru urteetan baino, eta hori zen gure nahia”. 

Munduko Taloak ekimenagaz “ezezaguna dugun horri beldur izan beharrean elkar ezagutzea” bultzatu nahi izan dute: “Auzokideak gara, bakoitzak bere historia, bere bandera, bere hizkuntza eta kultura ditu, baina denok partekatzen dugu zerbait”. Zehaztu dutenez, kultura guztietan dago antzekoa den zerbait, tartean ogia. “Ogia, enpanada, taloa… bakoitzak bere estiloan sukaldatu zuen eta oso produktiboa izan zen, gastronomia ikastaro bat bezalakoa”, azaldu dute antolatzaileek. Era berean, jaiak izandako arrakasta ikusita hurrengo urteetara begira ogia lehengai bezala mantenduko dutela aurreratu dute: “Taloaren ideia mantendu egingo da”. 

Argazkia: Auzholan Kultur Elkartea

Auzholaneko kideek parte hartzaileek erakutsitako “esker ona” nabarmendu dute: “Jendea oso gogotsu etorri zen; jendeak bere kultura erakusteko gogo handia du”. Izan ere asko hurrengo batean jantzi tradizionalekin bertaratzeko asmoa adierazi zuten. 

Autogestioa oinarrian. 
Auzholan Kultur Elkarteak autogestioaren aldeko apostua egiten du, eta ez du diru-laguntzarik jasotzen: “Ez dugu nahi, uste dugu jendea berez antolatu daitekeela, elkarrekin gauzak egin daitezkela, eta dirua bigarren planoan geratu daitekeela”. Hala, Altamirara gerturatu zirenei “poltsikoa astintzeko” eskatu zieten: “Jendeak galdetzen zigun taloak zenbat balio zuen, eta guk esaten genien beraiek nahi zuen prezioa zuela; dirua bertan zutela kanbioa hartzeko”. Modu horretara, hiru ordutan 580 euro biltzea lortu zuten. 

Argazkia: Auzholan Kultur Elkartea

“Jendeari dirua eskatu beharrean, konfiantza eman behar zaio”, azaldu dute. Era berean atzokoa autogestioaren aukerei buruzko “ariketa pedagokiko oso inportantea” izan zela nabarmendu dute. Hala, herritarrek borondatez emandako diruarekin aurtengo jaialdiko elikagaien gastuak ordaindu eta hurrengo urtekoa antolatzeko beste diru batu dute. 

San Martin eguna.
Udazkena bada ere, Kultur Dibertsitatearen jaiagaz rap tailerra, bertso saioa, edota magia ikuskizuna bezalakoak bildu dituen udako programazioari amaiera eman diote Auzholanekoek: “Hasiera batean irailerako pentsatuta zegoen jaia, baina gure barne antolakuntzagatik, atzeratu egin da”. Hala ere irakurketa positiboa egin dute antolatzaileek; izan ere, hainbat tokitan errotutako jaiak dira Sanmartinak, Foruan edota Bermeon, esaterako, baina hala ere, jende asko hurbildu zen Busturiara: “Leku guztietan daude jaiak, baina gure jaiak bere lekua egin du eta Arrieta eta Bermeotik ere jendea etorri da”. Horregatik, ziurrenik datorren urtera begira data mantentzearen aldeko apustua egingo dutela aurreratu dute. 

Udakoa programazioa amaituta, Auzholaneko kideek atseden hartzeko aprobetxatuko dute, neguan kaleko ekintzak egitea “konplikatuagoa” baita. Hala ere, data zehatzik aurreratzerik ez badute ere, bigarren eskuko azoka txiki bat egin nahian dabiltzala iragarri dute: “Ez dakigu udaberrirako utziko beharko dugun ezta jendeak hori prestatzeko zenbat denbora izango duen, baina atzoko jaiak nola funtzionatu zuen ikusteak animoak ematen dizkigu”.

Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia
Busturiko Kultur Dibertsitatearen jaia

 

 

 

 

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.