Santa Katalina jaietako bakailao txapelketarako izen ematea, zabalik
Azaroaren 16a da 38. ekitaldira izena emateko epemuga.
Azaroa bere amaierara heltzeagaz batera, mundakarrek Santa Katalina jaiak ospatuko dituzte. Jaietako gailurretako bat bakailao txapelketa izango da aurten ere: 38. ekitaldia egingo dute. Udaletik aurreratu dutenez, lehiaketara izena emateko epea zabalik dago, eta kontuan izan beharreko oinarriak ere plazaratu dituzte. Parte hartzaileek hilaren 16a edukiko dute epemuga, izena eman ahal izateko. Udalean bertan nahiz udalaren web orrialdean egin ahalko dute.