Herriko bazterrak euskaraz ezagutzeko aukera
Bermeoko berbalagunek herriko bazterretan barrena ibilaldia egingo dute zapatuan [azaroak 2].
Bermeoko berbalagunek ibilaldia antolatu dute zapaturako [urriak 2]. Bermeo inguruko bazterrak euskaraz mintzatuz ezagutzea dute buruan. 12 kilometroko eta zailtasun teknikoa txikiko ibilbide zirkularra egingo dute. Demiku edukiko dute lehendabiziko geltoki; handik, Katillotxura igoko dira, Pakotene trikuharriraino iristeko; ondoren, Axpe, San Antonio, Sukarrieta eta Mundaka harrapatuko dituzte martxalariek, Bermeon helmugaratu orduko.
Izena eman beharra dago horretarako azken eguna bihar [urriak 31] da, eta 607 60 95 80 telefono zenbakira deituta egin beharko da. Zapatuan, 09:30ean ipini dute hitzordua, Taraskan, eta txangoa 14:30ak aldera amaitzea aurreikusten dute.