Guggenheim Urdaibai proiektuari buruzko hitzaldia, kultur etxean
Gernika-Lumo aurten bigarrenez Urdaibaiko Guggenheim makroproiektuaren kontrako aldarrien topagune izan ostean, aldarria Ibarrangeluraino iritsiko da, azaroan. Hain zuzen, azaroaren 8an Guggenheim Urdaibai Stop herritar plataformako kideek berbaldia emango dute, 18:30ean, Kultur Etxean. Proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzte hitzaldian, eta ibarrangelutarrek beren zalantzak edota iradokizunak plazaratzeko aukera edukiko dute.