Zabaldu dute Urriko Azken Asteleheneko azoka
Hasi da jendea hurreratzen Urriko Azken Asteleheneko azokara. 241 postutan zer dastatu eta zer erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek 15:00etara bitartean.
09:00etan zabaldu dute Urriko Azken Asteleheneko azoka, eta 15:00ak bitartean egongo da zer saldu eta zer erosi Gernika-Lumon kokatutako azokako 241 postuetan; iaz baino 66 postu gutxiago egongo dira aurten beraz, eta gehienak izango dira artisauenak ā54ā eta gaztarenak ā36ā.Ā
Postu nagusi horiez gain, aurten ogi eta euskal pastelaren 20 postu daude, eta jarduera desberdinetako 18. Era berean, eztiari eta txakolinari zuzendutako 13 postu ikus daitezke, 12 barazkienak dira, eta 7 patearenak. Makineriaren 6 postu daude ikusgai, eta bosna erroskillenak, sagardoarenak eta barazkienak. Aldiz, landare postu bakarra dago.Ā
Goiz hurbildu dira baserritarrak Gernika-Lumora, eta 09:00etarako prest izan dituzte beraien postuak. Artekale kalean 66 saltoki jarri dituzte, eta 54 daude Pasealekuan. Aurten, 30 postu postu ikus daitezke Juan Kaltzadan eta 26 San Juan kalean. 40 salmahai ikus daitezke, berriz, Industria kalean, eta 20 Domingo Alegria plazan.Ā
Txosnei dagokienez, aurten zortzi txosna jarri dituzte: Foruen plazan, Pasealekuan, Saraspen, Adolfo Uriosten eta Ciutat de Bergan.Ā
Eguraldi ona lagun, goizetik hurbildu da jendea udalerrira. Ordubete bat daroa zabalik azokak, eta jende mugimendua nabaria da dagoenerako. Dastatzen eta erosten dabil jendea, baina, hala ere, eguerdirako espero da jende gehien. Eta, horiei ondoetorria emateko, taloa eta bestelako pintxoak prestatzen hasiak dira txosnetako kideak.Ā
Eguerdian, bertsolariek alaituko dute erdigunea Merkurio iturriaren parean jarritako eszenatoki gainetik; Onintza Enbeita, Sebastian Lizaso eta Andoni EgaƱa ariko dira bertsotan. Ondoren, horien saioa amaituta, barazki, fruta, landare apaingarri, txakolin, ezti eta gazta sailetako lehiaketak egingo dira, 13:30ak aldera, eta ostean egingo dute gazta enkantea. Beste urte batez, irabazlearen eta bigarren onenaren gazta erdiak eroango dituzte enkantera. Iazko gaztarik onena Olaberriako Aizpea gaztandegiarena izan zen, eta 1.000 eurotan saldu zen.Ā
Arratsaldean, giroak ez du etenik edukiko. Musika jarriko dute txosnetan eta jai giroa herriko txoko guztietara zabalduko da.Ā
Winter Series.
Txoko horietako bat izango da Jai Alai frontoia. Lehen sektoreko azoka nagusian kirolak ere bere tartea izango du. Izan ere, Jai Alai Winter Series txapelketari hasiera emango diote Gernika-Lumoko pilotaren katedralean. Goitia eta Del Riok txapelketan debuta egingo duen UrreistiĀ eta Gorka izango dituzte aurrez aurre. Eta, ostean, joan den edizioko irabazle izan ziren Erkiagak eta Ibarluzeak Johan eta Lekerikaren aurka lehiatuko dute. Ikuskizuna espero da Jai Alain.Ā