Euskal dantza eta herri kirolak bermatuz
Euskal Jaia goi-goitik ari dira gozatzen gaur, kanpantxuarrak. Euskal dantza eta herri kirolak nagusitu dira, besteak beste, giro herrikoia nabarmendu den egunean.
Euskal ohiturei eta tradizioei balioa emateko eta horiek ikusarazteko eguna ospatu dute gaur Kanpantxun. Beste behin, Euskal Jaian euskal giroa eta jantziak nagusitu dira Kanpantxuko baserrian eta plazan. Txikienak izan dira lehenik protagonista auzoan. Ohikoa den moduan, 12:00ak aldera hasi da festa giroa berotzen. Txikienek, hainbeste entseatu dituzten dantzak erakutsi dituzte. Izan ere, iraileko bariku guztietan batu dira txikiak, gaurko egunerako dantzak prestatzeko. Hori horrela, txikiek dantza irakasleei detailetxo bana oparitu die, eskerrak emateko helburupean.
Dantzak bukatu eta jarraian, Kanpantxuko Euskal Jaiaren ezaugarri nabarmen bezala, baserrietara jo dute, Kittu elektrotxarangak auzoa girotu bitartean, jan-edanaz gozatzeko. Bide berean jarraitu dute gainera, hurbildu direnak. 70 lagun inguru bildu diren herri bazkaria izan baitute gero, frontoian.
Egunari bukaera emateko, eta nola ez, Euskal Herriko sutraiak bermatuz, Sustabizeko kideek haurrei disfrutatzeko kutsua eman die, eta denetariko herri kirolekin gozatzeko aukera izan dute txikienek, izan ere, herri kirol parte hartzaileetan parte hartzeko aukera izan dute, musikak lagunduta.