Sustabizeko kideak, Bizkaia Openaren finalean
Sustabiz Fundazioko partaideek trontza mistoko finalean parte hartuko dute, zapatuan [urriak 12].
Sustabiz Fundazioko kirolariek hitzordu garrantzitsua edukiko dute datorren asteburuan: bihar [urriak 12], 12:00etan, Basauriko Pozokoetxe eremuan, Bizkaia Open torneoaren finala lehiatuko dute, trontza misto modalitatean. Hiru bikote ariko dira, zein baino zein gehiago: batetik, Zihara Zabala eta Iker Kalzada; bestetik, Bingen Erleaga eta Iraide Gezuraga; horiez gain, Ainize Perez eta Julen Iturraspe. Parte hartzaileek 45 ontzako pinu enborrei 10 ebaki egin beharko dizkiete; horretarako, promozio mailako trontzako baliatu beharko dituzte.
Sustabiz Fundazioko kideek orduko, aizkolariek hartuko dute protagonismoa. Izan ere, Gizonekoen Banakako Bizkaiko Txapelketa lehiatuko dute. Ondorengo aizkolariek neurtuko dituzte indarrak: Hodei Ezpeletak, David Naredok, Julen Larreak, Mikel Agirrek, Ioritz Gisasola Zelai IV– k eta Aitzol Atutxa Atutxa II-k. Ez hori bakarrik: trontza saioaren ondoren, Itxasne Apraizek eta Uxu Lekunberrik emakumezkoen harri jasotze erakustaldia egingo dute.