Tortillak kozinatuz eta taldelanean elkartuz
Aste honetan hasi dute sukaldaritza tailerra adinekoen udal egoitzan. Patata tortillak egiten aritu dira parte hartzaileak. Zentzumenak, sormena eta komunikazioa bultzatzea du helburu ikastaroak, eta hilean behin egingo dute. Lehendabiziko tailerrean, senideek ere parte hartu dute, giro atseginean. Saioaren amaieran, egindako tortillak taldean jan dituzte.