Zurrumurrua, egia: Iker Zabala, Oriora
Bermeo-Urdaibai Arraun Taldea utziko zuela iragarri ondoren, Iker Zabalak Orio zuzenduko du datorren denboraldian.
Iragan irailean piztu zen zurrumurrua: Iker Zabala entrenatzaile bermeotarrak ez zuen Bermeo-Urdaibai Arraun Taldea zuzenduko hurrengo denboraldian, eta Orio gidatzera pasako omen zen. Bada, zurrumurrua egia bihurtu da: gaur bertan [urriak 5] eman du aditzera klub gipuzkoarrak Zabalaren fitxaketa ofiziala.
Hori horrela, bermeotarrak Bou Bizkaia zuzentzetik San Nikolas zuzentzera jauzia egingo du hurrengo estropada sasoian. Oriora, gainera, ez da bakarrik joango. Izan ere, orain arte klub bermeotarraren prestatzaile izandako Ander Zabalarena izango da oriotarrak aldi fisikotik prestatzeko ardura aurrerantzean; prestatzaile fisiko berriak, hain zuzen ere, Mikel Arostegiren tokia hartuko du.
Oriok ilusioz egin dio harrera Zabalari. Fitxaketa borobila da, zerbait izatekotan, mirotzentzat: Zabalak Bermeo-Urdaibaigaz Eusko Label Ligako azkenengo hiru koroak eskuratu ditu, basita Kontxako azken hiru banderak ere, besteren artean.