Marmolatuaren teknika ikasteko aukera, Ekoetxean
Zapatuan [urriak 5] egingo dute eskulan tailerra 11:00etatik 14:00etara.
Ekoetxea Urdaibaik jasangarritasunaren aldeko bere apustuan, Moda jasangarria: marmolatua izeneko tailerra antolatu du. Hitzordua zapatuan [urriak 5] da, 11:00etatik 14:00etara, Busturiko egoitzan. Interesa dutenentzat, gogoratu dute izena ematea derrigorrezkoa dela, eta horretarako webgunearen bidez egin behar dela. 16 urtetik gorakoentzako ekimena da eta 4 euro ordaindu behar dira.
Jasangarritasuna herritarrek haien etxeko egunerokotasunean lantzeko ideiagaz sortu dute eskulan ikastaroa. Bigarren bizitza bat eman nahi diete etxean daude kotoizko ehun horiei. Horretarako, marmolatua teknika baliatzen irakatsiko dute. “Marmolatuak suminagashi izeneko teknika japoniarrean du bere jatorria, uraren gainean marrazten egiten den estanpazio teknika bat, hau aurretik prestatuta margoak flota dezan lortzeko eta, beraz, beste euskarri batetan itsatsi ahal izateko, kasu honetan ehun bat”, azaldu dute.
Ehunetarako estanpazio teknika ez toxikoak ezagutu nahi dutenentzako esperientzia dela esan dute. Gainera, moda kontsumo “jasangarriago bat” sustatatu nahi dutela diote, izan ere, “erabiltzen ez dituzun kotoizko ehunei bizitza berri bat emango diezu eta ingurugiroarekin arduratsuak diren ehungintzako praktika alternatiboetan sormena garatuko duzu”.