Bihartik aurrera martxan egongo da ludoteka
Ludoteka zerbitzua Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxeko beheko solairuan eskainiko da, bariku eta zapatuetan, 17:00etatik 20:30era.
Ikasturte berriagaz batera, Bermeoko Ludotekak ere bere ateak irekiko ditu berriro. Bihar [urriak 4] emango diote hasiera kurtso berriari, 17:00etan.
Gogoratu dutenez, ludoteka zerbitzua 6 eta 11 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, eta Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxeko beheko solairuan eskaintzen da, bariku eta zapatuetan, 17:00etatik 20:30era.
Gabonetako oporraldian, berriz, ludoteka egun gehigotan zabalduko dutela iragarri dute: abenduaren 23, 26, 27, 28 eta 30ean eta, urtarrilaren 2, 3 eta 4ean zabalduko dute, ohiko ordutegian.
Urriko jarduerak:
- Urriak 4: Irekiera, aurkezpen jokoak.
- Urriak 5: Merendola, lagun arteko ospakizuna.
- Urriak 11: Modelaketa tailerra, buztinarekin.
- Urriak 18: Etxeko kolonia.
- Urriak 19: Irteera patinekin.
- Urriak 25: Talara hostoak hartzen, naturarekin harremana.
- Urriak 26: Horma irudia hostoekin.