Ereño Museoak 1.500 bisitari hartu ditu bi urtetan
1.500 bisitariren kopurua igarota hartuko dituzte Rober Garay eta Alberto Palomera artistek Foru Aldundiak antolatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldiak urriaren 12an. Izena eman beharko da horietan parte hartzeko.
2022an inauguratu zuten Ereño Museoak 1.500 bisitari izan ditu bi urte eskasetan.
Ereñoko Geranda mendiko harrobietan Rober Garay eta Alberto Palomera artistek sortutako eskultura lanen Interpretazio Zentroa da Ereño Museoa, eta, bitxikerien kabinete horrek, artearen bitartez, denboraren eta Harri Gorriaren arteko elkarrizketa “adimentsua” erakusten du, berriki nazioarteko ondare harri izandatu duten marmolaren eta denboraren artekoa, alegia.
Hala, 1.500 bisitariren kopurua igarota hartuko dituzte artistek Foru Aldundiak antolatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldiak. Izan ere, urriaren 12rako bisita gidatua antolatu dute, sortzaileen eskutik harrobiaren kanpoaldeko espazioa eta museoa bera ezagutzeko; 12:00etan jarri dute hitzordua plazan, baina bertaratzeko 94-625 46 21 telefonora deituta izena eman beharko da.
Espazioa ezagutzeko museoan hasiko da bisita, eta handik Geranda mendiko harrobietara abiatuko dira, bertan, Garay eta Palomera sortzaileek sortutako Le Patadisic Cabinet arte-bikotearen aire zabaleko eskultura multzoa ezagutzeko. “Ereñoko Harri Gorria sortu zuten izakien jatorria aztertzeko proposamen kontzeptual” horren eskutik, bi artistek bizitzaren eboluzioaz eta horrek zein denboraren indarrak harrian uzten duen arrastoaz gogoetatuko dute.