Irakurketa kluberako izen ematea, zabalik
Hilaren 18a izango da izena emateko azkenengo eguna. Posta elektronikoz edota telefonoz egin daiteke.
Mundakako Udaletik aditzera eman dutenaren arabera, 2024-2025 urteetarako irakurketa kluba antolatu dute udalerrian. Azaldu dutenez, urria eta maiatza bitartean egingo dute kluba, irakurketa herritarren artean hedatu asmoz eta literaturarekiko zaletasuna errotzeko helburuz. Hilabete bakoitzeko, eguen batez elkartuko dira herritarrak, 18:30etik 20:00etara artean, Mundakako Udal Liburutegian. Miren Billelabeitia izango da saiook gidatuko dituen dinamizatzailea.
Izena emateko epea dagoeneko zabalik dute herritarrek, urriaren 18a bitartean. Horretarako, bide bi egongo dira: batetik, liburutegi.mundaka@bizkaia.org posta elektronikora mezu bat idatzita; bestetik, telefonoz deituta (94-687 65 49 – 688 80 39 64).