Barikuan [irailak 27] Bermeoko Herritarrentzako Arreta zerbitzuak hogei urte bete zituen. Proiektuan sinistu izan duten guztien lana "balioan jarri" zuten, bulegoa apainduz eta urteurrena guztien artean ospatuz.
2004ko irailaren 27an zabaldu zituen ateak Bermeoko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak (Berhaz) lehenengoz, eta joan den barikuan, irekieratik hogei urte pasa direnean, bulegoaren urteurrena ospatzeko batu ziren. Udalak adierazi duenez, “asko eta asko izan dira proiektuan sinistu izan dutenak” eta barikuan, horien guztien lana “balioan jarri” zen. Horrela, proeiktuan sinistu zein parte hartu duten langile, ordezkari politiko zein profesionalekin ospatu zuten goiza Bermeoko Ertzilla kalean.
Ospakizunerako, bulegoa atondu zuten, horretan binilo bat eta plaka bat jarriz. Bermeoko Udalak, halaber, esker oneko hitzak adierazi ditu: “Eskerrik asko proiektuan sinistu duzuen dan-danori, ea eskerrik asko herritarrei ere, zueri esker hobetzen, eraginkorragoak izaten eta hazten jarraitzen dugulako”.