Alemaniako Pfhorzheim hiriko ikasleak hartu ditu Jose Mari Gorroñok udaletxean
Hogei bat ikasle heldu dira atzo Gernika-Lumora Barrutialde Institutuaren truke-programa baten bidez, eta gaur jaso ditu udaletxean Jose Maria Gorroñok.
Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak, Alemaniako Pfhorzheim hiriko Carlo Schimid ikastetxeko batxillergo mailako hogei bat ikasle batu ditu gaur, Gernika-Lumoko Udaletxean, Phorzheim hiria, Gernika-Lumorekin senidetuta dagoen heinean.
Ikasleak atzo heldu ziren Alemaniatik foru herrira, Barrutialde Institutuaren gonbidapenarekin. Izan ere, gernika-lumotar institutuak truke-programa bat jarraitzen du, “Gernika-Pfhorzheim” deituta, eta programa horren barnean hartu ditu ikasle alemanak institutuak.
Gaur Gernika-Lumoko udaletxea bisitatu duten bezala, herriko puntu historiko garrantzitsuenak ere bisitatuko dituzte egun hauetan. Hala nola, herritik kanpo dauden baina euskal eta bizkaitar historiaren parte diren monumentu, herri eta toki esanguratsuak ere bisitatuko dituzte.