3.344 euro, kirol egokitua bultzatzen jarraitzeko
Barbero Solidario elkartasun festak bizar eta ile mozketez gain, denetariko ekintzez bete zuen Gernika-Lumoko Industria kalea, laugarrenez. Atzo [irailak 22] lortutako dirua Haszten elkarteari laguntzera bideratuko da.
Gernika-Lumoko Industria kalea elkartasun keinuz bete zuten Barbero Solidario festak atzo [irailak 22]. Ile eta bizar mozketak protagonista izan baziren ere, denetariko ekintzez gozatu zuten bertaratu zirenek. Laugarren urtez antolatu dute Sorkun ileapaindegiak, Mujeres Barberas elkarteak eta Haszten kirol elkarteak kirol egokituaren eta inklusiaboren aldeko elkartasun festa, eta aurtengoa “arrakastatsuena” izan da: Hasztenentzako 3.344 euro bildu dituzte.
Astea “urduri”, eguraldiaren aurreikuspenei begira igaro badu ere, jaialdiren balorazio “oso positiboa” egin du Sorkunde Ordorika antolatzaileak. Azaldu duenez, urterik urtera “gero eta jende gehiago” hurbiltzen da bere ekarpena egitera, eta herriaren inplikazioa nabarmendu du: “Barbero Solidarioaren laugarren aldia izan da autengoa, eta urtero urtero gorantz goaz. Oso pozik nago Gernikako jendearen erantzunagaz”.Ā Bildutako diru guztia aniztasun funtzionala duten Bizkaiko neska-mutilen kolektiboan kirol hastapena bultzatzeko sortutako Hasztenentzako izango da, bere sorreratik “kirolaren eta jarduera fisiko inklusibo eta egokituaren bidezā, aniztasun funtzionala duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko lan egiten duen elkartearentzat.Ā
Industria kalea jendez bete zen atzo goiz guztian zehar askotariko ekintzez gozatzeko; besteak beste Ross Dantza Taldearen ikuskizuna ikusi eta bachata dantzatzen ikasteko, Sustabiz fundazioagaz herri kiroletan jolasteko, Antimeta taldearen kontzertua entzuteko edota Danbayan batukadaren erritmora dantzatzeko aukera eduki zuten bertaratu zirenek.
Hala ere, eguneko ekintza nagusiak bildu zuten jende gehien: ile eta bizar mozketak.Aurten, hamaika txokotatik iritsitako 24 bizargin, ile-apaintzaile eta estetizista izan dira ilea eta bizarra mozten aritu direnak: “Giroa oso polita izan zen, eta hori oso inportantea da, baina mota honetako festa batean ekarpen ekonomikoa oso inportantea da; azkenean dirua lortzeko egiten da”. Gernikarrek ondo erantzun diote deialdi horri, goizeko lehen ordutik jendea bere ekarpenak egiteko prest agertu baitzen. Ordorikak azaldu duenez, festa 10:00etan hastekoa zen, Elai Alai dantza taldekoek jai hasierako aurreskua 10:00etan dantzatzeagaz batera, baina ordu erdi lehenango jendea ilea mozteko ilara egiten hasia zegoen, eta zozketerako txartelak non erosi zitzaketen galdezka”.Ā
182 zerbitzu. Elkartasun festan parte hartu duten bizargin eta ile-apaintzaleak “oso pozik” geratu direla azaldu du Ordorikak. Laugarren aldi honetan iaz baino lan gehiago izan zuten, guztira “182 zerbitzu” eskainita, eta hala ere “jende asko” kanpo geratu zen, denbora faltagatik. Hala, dagoeneko “datorren urtean pentsatzen” daudela iragarri du: “Asmoa urtero egitea da, eta ahal badugu, urtero urtero gehiago lortzea”. Momentuz “bide onetik” doaz; 2022an 2.000 euro lortu zituzten; iaz 2.700 euro eta aurten, berriz, 3.344 euro.Ā
Asko izan ziren baita ilea moztu nahi ez, baina ekarpena zozketarako txartelak erosiz egitea erabaki zutenak ere. Festan bertan, OrdorikakĀ Gernika-Lumoko merkatari eta ostalarien dohaintzak eskertu zituen: “Haszten elkartearen eta nire izenean, eskerrik asko”. Haszten elkartetik ere eskerrak eman nahi izan zizkieten Barbero solidarioan parte hartu duten profesional guztiei zein ekarpena egiteko prest agertu diren guztiei.Ā