Gilda txapelketa berritasunekin dator
Irailak 20an, 21ean, 22an, 27an, 28an eta 29an ekingo diote Gilda Txapelketaren hirugarren edizioari Gernikako Merkatari eta Ostalarien eta Zerbitzu Enpresen Elkarteak, eta berritasunen bat zein beste iragarri dituzte.
Hurrengo bi asteburuetan artuko du Gilda Txapelketak herria, hirugarrenez, Gernika-Lumoko Merkatari eta Ostalarien eta Zerbitzu Enpresen Elkarteak antolatuta. Udalerriko ostalaritzari bizia ematea helburu duen txapelketa, aurten berritasunekin dator. Zozketa bat izango da, zeinetan 100 euro, gilda sorta eta txakolina irabazteko aukera izango den. Horretarako irizpideak azaldu dituzte antolatzaileek: “Elkarteko instagramean gildaren argazkia ala gilda jaten den momentuko argazkia partekatu beharko dute saria irabazi ahal izateko”. Instagrama @gernikakomerkatarielkartuak dela ere erraztu dute, bide batez.
Igazko arrakasta ikusirik, aurten ere Gilda Txapelketak bi kategoria izango ditu: gilda tradizional onena eta gilda berezi onena. Desberdintasunak ere eman dituzte aditzera, batik bat: “Lehen gilda bakarra janda zozketan parte hartzen zen. Aurton, zozketan parte hartzeko hiru gilda jan beharko dira. Zozketan parte hartzeaz gain, gilda hoberenarengatik bozkatzeko ere kopuru berdina izango da irizpide”. Horretarako, tabernetako zerbitzariek bezeroei txartela duten galdetuko diela gehitu dute antolatzaileek, eta ez izatekotan, eman egingo dietela. Txartel horietan jandako gilda bakoitzeko sigiluak ala firmak batzeaz gain, gehien gustatutako gilda zein tabernetakoa den jartzearekin “nahikoa dela” esan dute.
Hala nola, Gilda Txapelketaren hirugarren edizio honetan parte hartuko duten tabernak hurrengoak dira: Aretxa, Auzokoa, Azules, Bake Eder, Basati, Estanco, Hiru Saku, Hotel Boliña, Isi Bengo, Km0, La Boca, Madariaga, Musutruk, Oiz Bide, Omago Txiki katetegia, Sakone eta Zallo kafe bar.
Ordutegiak mantenduz. Igazko ordutegiak mantenduko dituztela aitortu dute antolatzaileek. Beraz, bariku eta zapatuetan [irailak 20 eta 21] 12:00tik 15:00etara eta 18:30etik 21:00tara egongo da martxan. Domeketan, berriz, 12:00etatik 15:00era izango da.