Garcia Alabak eta Angel Txertudi, garaile Nabarnizko Zaldi eta Kinttopeko txapelketetan
Zaldi mando eta Kinttopeko probak lehiatu dituzte Nabarnizko probalekuan eguenetik atzora bitartean, eta Garcia Alabak eta Angel Txertudi izan dira irabazleak, hurrenez hurren.
44 untza eta 1,63 metro lortuta eskuratu ditu Zaldi proba lehiaketako manta eta txapela Garcia Alabakek. Gertu ibili da Jatetxe Nabarniz, 44 untza lortu baititu nabarniztarrak, eta hirugarren postua Fermin Santamariarentzako izan da, nabarniztarrak baino 4 untza gutxiago lortuta.
Santamaria baino bat gutxiagogaz geratu da Garcia (39 untza) laugarren, eta 32 untza 1/4 eta 1,70 metro eginda sailkatu da Joseba A. Iturriaga bosgarren postuan. 31 untzagaz seigarrena izan da Xanarta, eta 30 untzagaz, berriz, Olea.
Kinttopekoetan, berriz, Txertudi busturiarra nagusitu da, 65 untza eskuratuta. Nagusitasunez gailendu da, izan ere, bigarren geratu den Ibekohondo aulestiarrak 50 untza egin ditu, irabazleak baino hamabost gutxiago. Jatetxe Nabarnizek, bere aldetik, 48 untza eskuratu ditu eta hirugarrena izatea lortu du. 36 untza eta 3,83ko markagaz aulestiko Koba izan da laugarrena, eta 34 untza eta 3,20koagaz, berriz, Fermin Santamariak bosgarren egin du.