Tortilla txapelketa eta kirola nagusi, Santamañen
Gorozika auzoko Santamañen elkartu dita gaur, ohiko Arratzuko Pirata egunaz gozatzeko. Tortilla txapelketa eta mugimendua gailendu dira, giro herrikoia ere nagusituz.
Bosgarrenez, Pirata Egunean elkartu dira, gaur, Gorozika auzoko Santamañen. 2018az geroztik, euren eguna euren herrian ospatzen dute Arratzuko Piratak Herri Kirol Taldekoek, eta astebururako ere denetariko jarduerak antolatu dituzte. Izan ere, dagoeneko errotuta dagoen jaia da. Taldekoen arteko jaia ospatzeko asmoz hasi ziren antolatzen duela sei urte, baina taldeko festa herritarrengana zein inguruko herrietakoengana zabaldu dute, eta gero eta jende gehiago bertaratzen da.
Tortilla txapelketan murgildu dira herritarrak, eta eguraldia lagun izan dute, gainera. Eguzkia, jai giro herrikoia eta jan-edana uztartuz ari dira arratzutarrak gaurko egunaz gozatzen. Iaz 23 tortilla inguru aurkeztu ziren txapelketara, eta aurten ere antzeko kopurua izan da. Adin guztietako jendeak parte hartu du, eta gainera, txikienentzat puzgarriak izan dira gozatu dezaten. Hainbat kuadrila eta familia hurbildu dira jai gunera, eta txosna ere gainezka egon da.
Kirola izaten da nagusi urtero egun honetan, eta gaur ez da gutxiago izango. Herri kirol desafioa, umeentzako apar jaia, palanka jaurtiketa, eta Alexander Suarez strongmana baitaude aurreikusita gaurko egunean zehar. Musika ere gailendu da auzoan, izan ere, tortillak egin bitartean, musika ugari entzuteko eta dantzatzeko aukera izan dute parte hartzaileek, beti ere errespetua ete giro alaia nabarmenduz.
Gaurko egitaraua:
Bihar.
12:00. Tortilla txapelketako izena ematea.
14:00. Tortillen aurkezpena.
14:10. Herri kirol desafioa.
17:00. Briska eta tute txapelketa.
17:00. Umeentzako apar jaia.
19:00. Alexander Suarez Strongman.
19:30. Palanka jaurtiketa.
21:30. Sartenekoa.
22:00. Su artifizialak.
22:30. Kontzertuak: NAZ, Eiko eta Erreten.
Ostean. DJ Piratak.
23:30. Pernilaren sari banaketa.