Untxian eta sagardoan oinarritutako azoka, zapatuan
Zapatu honetan [irailak 7], Gernika-Lumoko merkatu plazak untxian eta sagardoan oinarritutako azoka hartuko du.
Tradizioan tinko jarraituz, Gernika-Lumoko merkatu plazak, ekainetik abendura arteko hilabete hasierako azoka berezia hartuko du irailean ere, zapatu honetan [irailak 7]. Kasu honetan, azokaren oinarriak desberdinak izango dira, ordea. Izan ere, untxia eta bizkaitar sagardoa izango ditu oinarri azokak.
Ohi den moduan, inguruko baserritarrek hainbat motatako fruitu eta barazkiak eramango dituzte azokara. Artisauak berriz, beraiek egindako saski eta zeramikazko objetuak erakutsiko dituzte. Azokak, beraz, lehen mailako produktuak eskuratzeko aukera emango du. Hala nola, eztia, gazta mota desberdinak edota patea, beste hainbat produktuz gain.
Azokan zehar, goizeko bederatziretatik eguerdiko ordu bi eta erdiak arte lehiaketa izango da martxan: Azokara bertaratzen direnek, untxia oinarritzat duten pintxoak dastatzeko aukera izango dute, sagardoaren laguntzaz.