Kortezubiko Udalak webgunea berritu du
Kortezubiko Udalak web orrialde berritua dauka. Webgunearen berrikuntza prozesua Bizkaiko Foru Aldundiak babesturiko BiscayTIK proiektuaren barruan jorratu dute, helburu argi eta garbiagaz: “Plataforma modernoagoa eta intuitiboagoa sortzea, eduki berriak dituena”. Udalagaz eta udalerriagaz lotutako informazio “interesgarri eta erabilgarri guztia” webean egotea bilatu dute. Horretarako, webgunea ataletan banatu dute: “Tresna interaktiboa da, baita aldakorra ere; aldakortasun hori, hain zuzen ere, herriko informazio beharrizanen eta bertan gertatzen diren aldaketen araberakoa izango da”.