Bermokiz Egun koloretsua
Elantxobetar herritarrek egun osoko ospakizunaz gozatzeko aukera paregabea eduki zuten iragan zapatuan [abuztuak 31]: Bermokiz Eguna ospatu zuten. 11:30ean hasi zen jaia, Artzain Txakurren Lehiaketaren III. aldiagaz. Zein baino zein gehiago aritu ziren artzain txakurrak, artaldeagaz nor hobeto moldatuko. Jarraian, tripazorriak asetzeko unea iritsi zitzaien herritarrei: tortilla janaldian elkartu ziren, lehenengo tortillok txapelketara aurkeztuta. Herri bazkariaren ondoren, 17:00ak aldera, Obaneuke erromeriak zuzeneko musikagaz girotu zuen arratsaldea.