Nabarniztik Iluntzarrerainoko mendi igoera egingo dute domekan
Tontorrean, ikurrinari eta mendiari omenalditxoa eskainiko diete, eta ondoren, Mandalestako zelaian hamaiketakoa jateko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Iluntzarrerako mendi igoera prestatu dute nabarniztarrek domekarako; 09:00etan aterako dira Elexaldetik mendizaleak, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete.
Herrigunetik Kanterarantz joango dira, gero Motroillu eta Mandalesta zeharkatzeko. Ostean Saraua eta Irurkitza igarota ailegatuko dira Busturialdeko begiratokira, Iluntzar tontorrera, alegia. Gutxi gorabehera 10:30ak aldera iristea aurreikusi dute antolatzaileek.
Tontorrean, ikurrinari eta mendiari omenalditxoa eskainiko diete, eta ondoren, Mandalestako zelaian hamaiketakoa jateko aukera izango dute bertaratzen direnek.
12:30ean itzuliko dira herrigunera, han triki-poteoa egiteko Joseba Urrutiak alaituta.