Eak, Elantxobek eta Ibarrangeluk `gababusa´ izango dute Gernika-Lumoko jaietarako
Abuztuak 14ean [eguaztena] eta 17an [zapatua], Gernika-Lumoko jaietatik bueltatzeko autobusa egongo da Ea, Elantxobe eta Ibarrangelurako.
Gernikako jaiak, artxiboko irudian “Jai seguruagoen alde” lelopean antolatu dute gababusa. Autoa hartzeko beharrik gabe jaiez gozatzeko aukera izateko, hain zuzen. Horregatik, Gernika-Lumoko jaietan, bai bezperada egunean [abuztuak 14] eta baita San Roketxu egunean [abuztuak 17] ere, Ea, Elantxobe eta Ibarrangelura doazenak gababusa erabili dezakete.
Gernika-Lumoko autobus geltokitik aterako da beti, eta gabero (abuztuak 14 eta 17) bi aldiz irtengo da: 02:00etan eta 05:00etan. Hala nola, ahalbidetutako garraio hau erabiltzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik tiketa erostea. Bost eurotara daude salgai Udaletxean, eta erosteko azken eguna abuztuaren 12a [astelehena] da.
