Gerra Zibileko jaurtigai bat desaktibatu du Ertzaintzak Lagan
Barikuan [uztailak 26] Ibarrangeluko Lagako hondartzan aurkitu zuten jaurtigaia. 4kiloko pisua eta 38 zentimetroko luzera zuen Gerra Zibileko obusak.
Ertzaintzako Lehergailuen Desaktibazio taldeak, joan den barikuan Ibarrangeluko Laga hondartzan Gerra Zibil garaiko jaurtigai bat desaktibatu zuen. Eguerdiko 13:30ak aldera igaro zen. Sos Deiak 112k dei bat izan zuen, erdi lurperatuta zegoen obus bati buruz informatzeko. Hala nola, Ertzaintza heldu arte, Gurutze Gorriko kideek eta hondartzeko sorosleek hondartzako gune hori moztu zuten.
Ertzaintza heldu bezain laster, lehertu gabeko jaurtigaia zela identifikatu eta Lehergailuen taldeak toki seguruago batera mugitu zuen jaurtigaia, horrela errazago eta segurtasun guztiz bere desaktibazioari ekiteko. Lehergailuen taldeak adierazi duenez, 81 mm-ko kalibreko jaurtigai mortero bat zen, 38 cm-ko luzera eta 4 kg-ko pisuduna. Jaurtigaiak karga lehergarri bat eta metxa bat zuen beregain.
Arratsaldeko 15:30ak aldera moztutako gunea ireki eta hondartzaren normaltasuna berreskuratu zen.