Gernika-Palestinak Gazara laguntza berriak helarazi ditu
Gernika-Palestinak Yala Nafarroarekin batera, beste behin, laguntza helarazi du Gazara, elkartasun aktiboa mantentzeko asmoz.
Palestinaren aurkako genozidioak aurrera jarraitzen duen honetan, egoera horren aurrean ezinbestekoa da elkartasun aktibo bat mantentzea, kasu honetan, Euskal Herritik. Horrela, Gernika-Palestinak mezu argi bat helarazi nahi du gure gizartearengana: “Herri askotako jaiak direla-eta egiten diren jarduera anitzez gain, berehalako su-etena eta irtenbide negoziatua eskatzen jarraitu behar dugu”.
Hala nola, Israelek Gazako Zerrendan erasotutako emakume zein familiei laguntzeko xedepean, 2.000 emakume ingururengana laguntza bloke berri bat heltzea lortu dute Gernika-Palestinak eta Yala Nafarroak. “35.000 euroko” laguntza ekonomikoa. Gainera, alokairuetarako eta nekaziaritza mundurako beste ekarpen bat ere onartu du Gernika-Palestinaren deialdi herritarren Jarraipen Batzordeak. Hain zuzen ere, alokairuetarako 10.000 euroko bidalketa prestatu dute. Nekazariekin lan egiten duen UAWC elkartearentzat ere lortu dute beste bidalketa bat. 30.000 eurokoa, kasu honetan.
Palestinatik gomendioak. Palestinatik, hartzaileek pare bat punturen garrantzia azpimarratu nahi izan dute, beti ere “nazioarteko laguntza” eskatzearen barnean. Batez ere, Israelgo okupazioaren aurrean emakumeen bizitza babestearen defentsa aldarrikatuz, eta ildo beretik, Emakume Palestinarren Batasunaren (UPWC) laguntza, babesa zein finantzaketa bermatzea eskatuz.