Txorrokopuntako ibilbideak paperontzi berriak ditu
Mundakako Udalaren Obra, Zerbitzu eta Mantentze sailetik aditzera eman dutenez, hirigintzaren aldeko beste apustu bat egin du, eta paperontzi berriak ipini ditu Txorrokopuntako ibilbidean.
Eremu horretan “aspalditik” paperontzi falta sumatua zutela nabarmendu du Mikel Bilbao zinegotzi eta alkateordeak, “erabilera handia duen ibilbidea baita”.