Hiru eremutako aparkalekuak moldatu dituzte
Mundakako Udalak aldaketak egin ditu udalerriko hiru eremutako aparkalekuetan: Errekan, Talan eta Itxaropen Kalean. Erreka eremuan, orain arte eremu urdina zen tartea zuri da egun; horrenbestez, aparkaleku librea da esparru horretan.
Talan, ostera, alderantzizko neurria hartu dute: gune horretako aparkalekua orain arte zuria zen, eta aurrerantzean araututakoa eta kolore urdinduna da.
Bi aldaketa horiez gain, Itxaropen Kalean ere obra egin dituzte; han, MMP aparkalekuen lerroak margotu eta gaurkotu dituzte.