50 boluntariok Gaztelugatxeko kala garbitu dute
Gaztelugatxeko kala plastikozko hondakinez garbitzeko hitzordua jarri zuen Bermeoko Udalak zapaturako, Lurgaiaren eta Herri Babesaren laguntzagaz, eta ondo erantzun zuten boluntarioek. Izan ere, 50 boluntarioren artean askotariko zikinkeriak atera zituzten ingurutik.
Izan ere, plastikoak itsas inguruneari eragiten dion “arazo larriari” buruz sentsibilizatu gura izan dituzte herritarrak. Ze Gaztelugatxe biotopo babestua den arren, bere sarbide zailak itsasoak itsasertzera eroandako plastikoak metatzea eragiten du, “leku enblematiko hori zikinduz”.
Argazkia: Bermeoko Udala