Pertsona bat hil da San Antonio hondartzan
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailetik aditzera eman dutenaren arabera, pertsona bat hil da gaur [uztailak 19], Busturiko San Antonio hondartzan. Larrialdi zerbitzuek herritar bat artatzera bertaratzeko urgentziazko deialdia jaso dute 12:30ak inguruan, eta, behin hareatzara hurreratuta, hura suspertzen saiatu dira, emaitzarik lortu gabe.
13:00ak aldera konfirmatu dute heriotza, eta une honetan (13:45) oraindik epailea eta forentsea ez dira San Antoniora iritsi, hilotza bertatik eroateko. Hondartzako egoerak, bestalde, bere horretan jarraitzen eta jarraituko duela argitu du Ertzaitzak. Heriotzaren arrazoia oraindik ez dute aurreratu.