"Modu aktibo eta giro apartagaz" ospatu dute Santimamiñe Eguna
Santimamiñe Eguna ospatu zuen barikuan (uztailak 12), ehun urte baino gehiago igaro direlako Santimamiñeko kobazuloan arkeologia lanak hasi zituztenetik. Hala, Dena Bilbaoren dantza ikuskizun bategaz eta gaueko bisita gidatu ikusgarriagaz ospatu zuten eguna. Antolatzaileek “eskerrak” eman dizkiete egun berezi horretan horren “modu aktiboan” parte hartu zuten guztiei, “giro bikaina” sortzearren.
Duela 108 urte topatu zuten Santimamiñeko koban margolanen ganbera, eta Unescok hori gizadiaren ondare izendatzeak ekarri zuen ikerketen hasiera. Hala, margolanak dituen haitzuloaren ganbera aurkitu izana eta hori gizadiaren ondare izendatzearen urtemuga ospatu zuten.
Aitortza horregaz historiaurreko pareje horrek duen garrantzia eta aparteko balioa aitortu gura izan diote, milaka urte dituzten labar pinturak daudelako han.