Zine Klubari, aitortza
Zine Klubaren lana aitortu dute Gernika-Lumoko kultur etxean. Izan ere, 40 urteko ibilbidean era guztietako pelikulak eskaini ditu, gernikarrek ondo pasatzeko balio izan dutenak, baina baita zazpigarren artean horiek hezteko ere.
Ekainaren 27an 40 urte baino gehiagoko zikloa bete zuen Gernika-Lumoko Zine Klubak, eta elkartearen lana aitortu eta omendu zuten kultur etxean.
40 urteko ibilbide horretan, era guztietako pelikulak eman ditu Zine Klubak, gernikarrek ondo pasatzeko balio izan dutenak, baina baita zazpigarren artean horiek hezteko ere.
Proiektu hori gauzatzen lagundu duten guztiak egon ziren ekainaren 27ko kultur etxeko omenaldian: Zine Klubaren ordezkariak, kultur etxeko langileak, eta, zelan ez, urte horietan guztietan barikuetako emanaldietara joan diren zenbait belaunalditako ikusleak, “horiek barik ez bailuke zentzurik izango Zine Klubak”..