Irailaren 8ra arte indarrean daude trafiko aldaketak Ean
Uda sasoian trafikoa baldintzatzeko neurriak hartu ohi dituzte Ean, ibilgailuen joan-etorriak erregulatzeko. Hala, dagoeneko indarrean daude aurtengo irailaren 8ra arte zehaztu dituztenak.
Irailaren 8ra bitartean ezingo da aparkatu Eako Belen, Aritza, Nagusia, Barria, Intxuta eta Jesus kaleetan. Gainera, Barria kalea norabide bakarrekoa izango da, eta Donibane aparkalekua, Kurtzia kalea eta Altxikar kalearen hasiera (1 zenbakitik 8 zenbakiraino) baimendutako ibilgailuentzat gordeko dituzte.
Hain zuzen ere, aparkaleku horietan aparkatzeko zenbait baldintza bete beharko dituzte ibilgailuek: batetik, jabea Ean erroldatuta egon beharko da eta ibilgailua herriko ibilgailuen erroldan alta emanda; bestetik, baimenduak izango dira bigarren eskuko ibilgailua erosteagatik urte horretako zerga Ean oraindaintzen ez duten baina titularrak urtebeteko antzinatasuna dutenak.
Donibane aparkalekurako sarrera barrera bidez egiten denez, Arritola plaza eta Kurtzia kalea norantza bikoak izango dira; hala, baina, ibilgailu bi gurutzatuz gero, lehentasuna izango dute Goiko bidea kaletik sartzen direnek.
Gehitu dute Arritola plazan mugikortasun urriko bi pertsonentzako eta farmaziako zerbitzua jasotzera doan beste pertsona batentzako lekuak egongo direla. Horrez gain, mugikortasun urriko egoiliarrei Donibane aparkalekuan aparkatzea erregutu diete udal ordezkariek.
Hornitzaileek Aboitiz eta Kortazar enparantzan egin beharko dituzte zamalanak, baita Jesus Kaleko 3-5 zenbakietan eta Aritza kaleko 7-9 zenbakietan ere.
Gogoratu dute, baimendutako motorren jabeek udaletxetik pasatu beharko dutela Donibane aparkalekura sartzeko txartela jasotzera.