Eskolondoko frontoia erabili gura dutenek udaletxean egin beharko dute eskaera udan
Ludoteka irailera arte itxiko dute, eta kultur teknikariak udako ordutegian emango du arreta.
Udan sortu ohi diren arazoei irtenbidea eman nahian, Eskolondoko barruko frontoia erabili gura dutenek udaletxean egin beharko dute horretarako eskaera, bestela, zarratuta egongo da frontoia. Zehaztu dutenez, orain arte legez, hamasei urtetik beherakoek gurasoez lagunduta baino ezingo dituzte erabili Eskolondoko kirol instalazioak.
Bestalde, jakinarazi dute ludoteka irailera arte itxiko dutela, eta kultur teknikariak udako ordutegian emango duela arreta, hau da, astelehenetan 17:00etatik 20:00etara eta martitzenetik eguenera bitartean 10:00etatik 13:00etara bitartean.