Uztailean odola ematen joateko deia luzatu dute
Uztailaren 1an eta 8an egongo da odola emateko autobusa, ohiko lekuan. 09:15etik 14:15era, eta 16:30etik 21:00etara eman ahal izango odola.
Ekaina “hilabete aparta” izan zen Gernika-Lumon zenbatu ziren odol emateei dagokionez. Odolkideak Gernikaldeko Odol emaileen elkartekoek azaldu dutenez, odola eman nahi zuten herritar batzuk emateko aukera barik geratu ziren, autobusa beteta zegoelako. Horrela, uztaileko deialdietan odola emateko autobusera hurbiltzeko deia egin diete aukera barik geratu zirenei.
Uztailaren 1an, astelehenean eta uztailaren 8an egongo da autobusa ohiko lekuan 09:15etik 14:15era, eta 16:30etik 21:00etara.