Jaietarako motorrak berotzen
Mundakarrek San Pedro jaiak goi-goitik abiatu dituzte. Poteo giroan elkartu dira herritarrak, eta ondoren herri bazkaria egin dute udaletxeko arkupeetan.
Mundakarrak San Pedro jaietan bete-betean sartu dira. Gaurtik [ekainak 28] uztailaren 7ra bitartean denetariko ekimenez osatutako jai egitarauaz gozatu ahalko dute herritarrek. Gaur, goizaldean ekin diote ospakizunari: urteroko ohiturari jarraituz, herriko Jose Mari Egileor txistulari taldeak, udalbatzagaz batera, alborada egin du 03:00retan, herriko kaleetan barrena.
Egun argiz, 13:00etan, poteoa egin dute tabernaz taberna; Lilibertso taldeko Aitor Etxebarriazarraga, Ander Elortegi, Koldo Gezuraga eta Ibai Amillategi bertsolariak arduratu dira hori girotzeaz. Herritar nagusiek, gainera, talde bazkaria egin dute Isla Kalen. Kiroldegiaz gain, herriko plazako arkupeetan ere bildu dira, herri bazkaritarako. Beste behin, jende askok erantzun dio bazkari herrikoirako deialdiari, eta giro aparta nabarmendu da. Arratsaldean nahiz gauean ere, ospakizunak ez du behera egingo: jaietako unerik berezienetakoa, Basaranetik jaitsiera jendetsua, egingo dute 20:00retan. Gauean, txosnagunean, dezibelen txanda iritsiko da: 23:00etan, Gauegun erromeriaren emanaldiaz gozatu ahalko dute, eta, ostera, DJ Lownamy eta Daniel Diazen saioez.
EGITARAUA
Gaur, Nagusi eta Gazteen Eguna
- 03:00. Jose Mari Egileor txistulari taldeagaz eta Udalbatzagaz, jaien hasierako urteroko ohitura: Alborada.
- 13:00. Poteoa.
- 14:00. Nagusien bazkaria, kiroldegian.
- Ostean. DJ Xaibor.
- 15:00. Herritarren talde bazkaria, plazan.
- 17:00. Kuadrilen arteko jolasak.
- 20:00. Jaietako jaitsiera, Basaranetik.
- 23:00. Gauegun erromeriaren emanaldia, txosnagunean.
- Ostean. DJ Lownamy eta Daniel Díaz.
Bihar, San Pedro Eguna
- 10:30. Jose Mari Egileor txistulari taldearen kalejira.
- 11:45. Udalbatzaren irteerra udaletxetik elizara, txistulari taldeak lagunduta.
- 12:00. Meza Nagusia, Mundakako Abesbatzak lagunduta.
- Ostean. Prozesioa eta ohorezko aurreskua, Mundakako Arraun Taldeak eta Egunsenti Dantza Taldeak lagunduta.
- Jarraian. Sardina janaldia.
- 18:00. Karaoke Ibiltaria, tabernaz taberna.
- 18:30. Esku pilota partiduak, frontoian.
- 22:00. Bide Batez erromeriaren emanaldia, plazan.
Etzi
- 10:30. Jose Mari Egileor txistulari taldearen kalejira, buruhandiek eta erraldoiek lagunduta.
- 13:00. Herri kirol emanaldia, Sustabiz Fundazioagaz.
- 19:00. Bizkaia Big Band taldearen emanaldia, plazan.
Uztailak 1, Astelehena
- 17:00-19:00. Mundakako Eskubaloi taldeak antolatuta, umeentzako partiduak, plazan.
- 16:00-21:00. Kuadrillen arteko esku pilota partiduak, frontoian.
Uztailak 2, Martitzena
- 11:00-13:00/17:00-19:00. Umeentzako gaztelu puzgarriak, Talan; euria egingo balu, Isla Kale kiroldegian ipiniko lituzkete.
- 13:00. Bits jaia, plazan.
- 16:00. Gure Eskuren mural margoketa parte hartzailea, Santa Katalinan.
- 18:00. Katius-K Zabal Banden kalejira, buruhandiek lagunduta.
- Ostean. Txokolate janaldi herrikoia, plazan, Mundakako IGEK antolatuta.
- Egun osoan zehar. Barrakak, erdi prezioan.
Uztailak 3, Eguaztena
- 11:00-13:00/16:00-19:30. Tren Txutxua herrian barrena, Itxaropena kaletik irtenda.
- 16:30-18:30. 16 urtetik gorakoentzako Itsas Jaia, portuan: kukaña eta umeentzako jolasak.
- 19:00. Tortilla txapelketa.
- 20:00. Igel txapelketa.
Uztailak 4, Eguena
- 11:00-13:00/16:00-19:30. Tren Txutxua herrian barrena.
- 19:00. Umeen play back-a.
- 20:30. DJ saioa, plazan.
- 22:00. Nagusien play back-a.
- Ondoren. Joxpa erromeriaren emanaldia, txosnagunean.
Uztailak 5, Barikua
- 18:00. Tor magoa, plazan.
- 20:30. Egunsenti Taldearen emanaldia, plazan.
- 22:30. Kontzertuak, txosnagunean: Ezezez, Txopet eta Tatta.
Uztailak 6, Sukalki Eguna
- 11:00. Jose Mari Egileor txistulari taldearen kalejira.
- 13:00. Sukalki kazuelen aurkezpena. Makilaren kofradiak osatuko du epaimahaia.
- 13:00. Betijai fanfarrearen kalejira, plazatik hasita.
- 18:00. Sakatu elektrotxarangaren emanaldia.
- 18:30. Esku pilota partiduak, frontoian.
- 22:00. Akerbeltz erromeriaren emanaldia, plazan.
Uztailak 7, Domeka
- 11:00. Jose Mari Egileor txistulari taldearen kalejira, Buruhandi nagusiak lagunduta.
- 20:00. Mariatxiak, plazan.
- 22:30. Azken traka eta jaien amaiera ofiziala.